XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaztelu honek, aukera paregabeak eskaintzen ditu gogoetarako. Berez bultzatzen du hemen paisaiak gogoetara.
Gaur, esate baterako, itzulpenetara errazegi joz, geure hizkuntza suntsitu egiten dugula jarri naiz pentsatzen.
Izan ere, nire antzerako igerilariak, beste hizkuntza handiagoen itsasoetan egunoro bainatu beste erremediorik ez duenak, isilpean gorde ohi du dozenerdi bat pena geure hizkuntzarekiko.
Ematen du erraminta txiki bat baizik ez dela izaten askotan euskara, alboko frantses, gaztelania eta ingeles diganteekin alderatuz gero.
Geure mintzairak egunorokotasuna mundu propialean bizitzeko aukera eskainiko balu, agian ez genukeen ezagutuko halako nanoak izatearen sentipenik eta dolorerik ez baitago zertan ibili ezagutzen ez den goserik asetzen.
Baina zer nahi duzue esatea, bada, egia ezik, nik asko maite ditut gaztelaniak hain berezko dituen hitz potoloak, bost ogerleko edo gaur egunean 0,15 euro balio duten horietakoak.
Adibide bat jartze aldera,
Azkurea sortzen zait supitoan eta prezeski
Euskaraz nola esan asmatzen ez dakidanez, (ez etorri nigana
Orduan euskarak kale egiten dit, hankamotz agertzen zait, ezaguera arrotz batek sortu didan gosea isiltzeko, nire lepagaineko diska gogorrean gordetako apurrak ez du eta hainbesterako ematen.
Orain dela hilabete, esate baterako,
Esango dizuet, gainera, zergatik piztu zitzaidan halako gogo neurrigabe hura: Adolfo Careaga,
Espainiako kulturaren bitxi bat delako, (ahaztu egin zitzaion, gaisoari, Frantziako kulturaren bitxi ere badela aipatzea), eta aldi berean, gaur egunean jada ez duela ezertarako balio ere gaineratu zuen:
Orduan nabaritu nuen zintzurrean gora zetorkidan irrintzi arrotz hura:
Ezin esan, baina, antzekorik geure hizkuntzan, ez behintzat Gotzon Garatek bere lan mardula Durangorako argitaratuko duen artean.
Horregatik hartu nuen itzulpengintza akademikoak sekula onartuko ez lukeen lizentzia txiki bat, eta ezkerrera eta eskuinera begiratu eta Sarasolarik inguruan ez zebilela ziurtatu ondoren,
Igoal ez da oso zuzena izango itzulpena baina, adiskideak, hamalau baino gustorago geratu nintzen neure praketan sartuta.